XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da naikoa ormetan esan ederrak jartzea, ezta batzar zaratatsuak egitea ere.

Euskalerriaren alde jokatu bear da emen, eta dana jokatu ere; beste guztia gure lurraren bizkar jokatzea litzateke.

Euskaldunok oraindik ere esan-idatzi bitxiak irunsteko al gagoz?.

Izkuntzari buruz, nola ikusten dituzu Bizkaiko gazteak?.

- Gazteen eskuetan dago euskeraren zoria; ez izan durarik.

Bizilegea danez, zaarrak ba-dijoaz, eta, aize bizkorra iduri, abiada izugarrian joan ere.

Oraingo gazteak esnatu ta euskera alde al dutena ta geiago ezpa-dagite, gure izkuntza ilko zaigu.

Naparru goialdean oraintsu eta Bizkai`ko erri askotan il dan bezela.

Bein il ezkero, naimen sendoa bear da ildako izkuntza bat berriz suspertzeko, illari arnas berria sartzeko.

Ala Kristok Lazaro`rekin bezela egingo ote dute gure ondorengoak?.

Beren izkuntza galdu zuten aberri batzuk, izkuntza illa berriz ere piztazi egin dute, egia; baiña beste askok bein galdutakoa ez dute geiago piztu al izan, egiñak egin arren.

Zertan gara?.

Zaletasun aundia sortu da bazterretan, euskera ikasi ta bere aldez jokatzeko, alere geiago bear da oraindik.

Ikastoletan asko ari dirala ikasten?.

Eta ari ez diranak, euskaldunak izanda ere, ez al ditugu askozaz geiago?.

Lengoan neuk ikusia auzuneko jai baten: aur-jolasetan zebiltzan umeak eta nagusiak, zintzilika jarritako sagarrak nork ariñago jan, nork gorago saltu egin, txokolatea nork lenengo artu ta olakoak; antolatzailleak, euskeraz zekiten umetxoai erderaz egiten zieten.

Lotsagarria! Kultura rik eza!.

Geure-geureak ditugun gauzetan orrela jokatzen baldin ba`dugu, asmo onarekin ote dabiltza jolasketa oien zuzenlariak? Ezpaia sortzen....

- Eta erlijioa?.

Gaur ez ote dugu esaten gaztedia paganotu egin zaigula?.

- Esaten dira bai olakoak eta geiago; neri, alare, lartxo esatea dala deritzait.

Mundu guztian dabiltza gazteak - zaarrak ez?- aski kilikolo.

Aldien ikurra omen da.

Gaurko gazteak, egia esateko, ez dute geiegi ikasi barne-balioetaz; azalari - aragiari, diruari, aundi-izateari, edariari - atxikiak bizi dira geienak.

Labur: mundu gaikor edo materialista onetako zalekeriz lilluraturik.

Laster, orraitio, asetu oi dira oietaz ere, ta or dabiltz ondoren " ez gaude konforme " kantatzen.

Gure garaian etzan olakorik: guk aurrera jo nai izan genduan beti.

Zuek ere, gazteok, ez ito basalikitoan; jo aintziña egada azkarrez oien gaiñetik.

Ludia berriztu bear dugu.

Berriztuko ote zuek ezik?.